Umore absurdoa, umore surrealista ere deitua, ikusleei barre eragiteko asmoz egoera zentzugabe edo inkoherenteez baliatzen den umore mota da; haren komikotasuna irrazionaltasunean oinarritzen da. Errealitatetik guztiz urrun dagoen umorea da, baina, aldi berean, errealitatearen muinean murgiltzen gaitu. Beste ezaugarri bereizgarri batzuk hauexek dira: atalen arteko koherentziarik eza (eraikin bat suntsi daiteke atal baten amaieran eta hurrengoan ezin hobeto egon daiteke) eta zentzuzko pertsonaia bat edo bi agertzea.